Mikel Kazalis zarauztarraren Anestesia taldeak Orio bisitatuko du uztailaren 6an, larunbata. Etxeluze gaztetxean emango du kontzertua, eta Bellum talde getariarra ariko da haien aurretik –talde horretako kideen artean da Kazalisen semea–.
Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta sarrerak igandean Etxeluzen erosteko aukera egon bazen ere, denak ez zituzten saldu, eta aste honetan jarriko dituzte salgai Kolon Txikin eta Usurbilgo herriko tabernan.