Zumaia eta Donostia arteko tren zerbitzua indartu dute uda sasoirako

Maria Maya Manterola 2024ko eka. 25a, 14:00

Zumaiako trenzubia. (Euskal Trenbide Sarea)

Trenen zerbitzu erregularra indartu du Euskotrenek, hondartzak dituzten herrietara joan-etorriak errazteko. Astelehenetik ostiralera beranduagora arte eskainiko dute tren zerbitzua, eta asteburutan, maizago ibiliko dira trenak Zumaia eta Donostia artean. 

Uda sasoia iristearekin batera, tren zerbitzua indartu nahi izan du Euskotrenek hondartzak dituzten herrietara joan-etorriak zehazteko. Hala, tren zerbitzu erregularra indartu dute Donostia eta Zumaia lotzen dituen linean. 

Astelehenetik ostiralera, goizago hasiko dira zerbitzua eskaintzen, eta beranduago amaituko dute. Asteburutan, berriz, maiztasun handiagoarekin izango dira trenak Zumaia eta Donostia artean. Hemen kontsultatu daiteke ordutegia. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide