Bihartik aurrera udako ordutegia izango dute Aiako eta Orioko kultur etxeek

Onintza Lete Arrieta

Orioko Kultur Etxea.

Bi herrietan goizez bakarrik egongo da zabalik zerbitzua, eta irailean itzuliko dira goiz-arratsaldeko ordutegira.

Bihartik aurrera udako ordutegia izango dute Aiako eta Orioko kultur etxeek. Aiakoa 08:00etatik 14:00etara zabalduko dute, eta Oriokoa, berriz, 09:00etatik 14:00etara.

Aian, irailaren 13an bueltatuko dira betiko ordutegira. Hori bai, itxita ere egongo da hainbat egunez: abuztuaren 1etik irailaren 6ra, zehazki.

Orion, berriz, irailaren 9an itzuliko da betiko ordutegira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide