Zorione Mendez artistak Ganbara sormen tailerra eskainiko du datorren ikasturtean

Andrea Zipitria 2024ko eka. 23a, 12:00

Ganbara sormen tailerra. (Zorione Mendez)

Orioko haur eta gaztetxoei zuzendutako sormen tailerra Orioko Herri Ikastolako eraikinean izango da urritik otsailera,  eta martxotik ekainera, Zaragueta Herri Eskolakoan. Dagoeneko eman daiteke izena.

Zorione Mendez artista oriotarrak Ganbara sormen tailerra eskainiko du datorren ikasturtean ere herriko haur eta gaztetxoentzat. Arte plastikoak landuko dituzte, hala nola, marrazketa, pintura, eskultura, eskulanak eta serigrafia.

Ikasturte osoko ekintza da. Urritik otsailera, saioak Orioko Herri Ikastolako eraikinean egingo dira, eta martxotik ekainera, berriz, Zaragueta Herri Eskolakoan.

Lau talde osatuko dira, adinaren arabera:

  • Astearteetan, 17:00etatik 18:30era, LH1etik LH4ra bitarteko haurrak.
  • Asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era, LH5etik LH6ra bitarteko haurrak.
  • Ostegunetan, 17:00etatik 18:30era, DBH1etik DBH2ra bitarteko gazteak.
  • Ostegunetan, 19:00etatik 20:30era, DBH3tik DBH4ra bitarteko gazteak.

Hiru hilabetetik behin egingo dira, eta prezioa 220 eurokoa izango da. Izen-ematea zabalik dago. Horretarako, harremanetan jarri beharko da Zorione Mendezekin, ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidera idatziz edota 652 702 237 telefonora deituz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide