Semaforoa izango du Anibarko Portuko autobus geltoki pareko errepideak

Onintza Lete Arrieta

Anibarko Portuko autobus geltoki pareko errepideko lanak. (Orioko Udala)

"Bizilagunek aspaldi egindako eskariari erantzunez" ari da semaforoa jartzeko lanetan Orioko Udala, eta pare bat aste barru martxan egongo da.

Laster semaforoa izango du Anibarko Portuko autobus geltokiaren ondoko errepideak; bizilagunek "aspaldi egindako eskariari erantzunez" ari da lanak egiten Orioko Udala. Hala, "bizilagunek segurtasunez gurutzatu ahalko dute errepidea".

Dagoeneko lanak aurrera doaz, eta udalak azaldu duenez, datorren astean jarriko dituzte semaforoak, eta pare bat asteko epean martxan izango dira.

Asteazken eta ostegun gauetan egin dute lanen zatirik handiena, "errepide mozketak egin behar direnean, lanak gauez egitea lehenesten dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Departamentuak eta Trafiko Zuzendaritzak". Bereziki, asteazken gaua izan zen "zail eta zaratatsuena, eta udalak barkamena eskatu nahi die bizilagunei sortutako eragozpenengatik".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide