Mari Jose Iparragirrek sortutako eskulan eta margolanen bilduma ikusgai izan da azken egunotan Aritzaga kaleko 2. zenbakian. Bihar itxiko dute erakusketa, eta beraz, Iparragirreren lanak asteburu honetan ikusi ahal izango dira azkenekoz areto horretan, 12:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:30era.
Herriko eraikin esanguratsuak bildu ditu erakusketan, bai gaur egunekoak, bai historikoak. Tartean dira, esaterako, kofradia zaharra, Leunda zinemaren eraikina, udaletxe zaharra edota Kutixi kafetegiaren maketa.