Udalak argitu du anbulatorioko eta eguneko zentroko erabiltzaileek baimena dutela eraikinera ibilgailuz hurreratzeko

Andrea Zipitria

Udalak argitu du anbulatorioko eta eguneko zentroko erabiltzaileak orain arte bezala hurreratu daitezke autoz eraikinera. 

Anbulatorio ingurua oinezkoentzat bihurtu du udalak, eta bertatik azaldu dute herritarren artean "kezka" sortu duela Arkaitz tabernaren parean jarritako hesiak, anbulatoriora eta eguneko zentrora autoz gerturatzeko debekua ezartzen duelakoan. Horren inguruan argitu du udalak, anbulatorioko eta eguneko zentroko erabiltzaileak orain arte bezala hurreratu daitezke autoz eraikinera. 

Udalaren helburua da "kalea libre egotea, oinezkoek lehentasuna izateko eta anbulatoriora eta eguneko zentrora sarbidea bermatzeko".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide