Bisiguari buruzko hitzaldia kultur etxera lekualdatu dute

Andrea Zipitria

Bisiguak.

Hasiera batean Arraunetxean zen izatekoa hitzaldia, baina udalak iragarri duenez, kultur etxera lekualdatu dute. Aztiko Guzman Diez biologoak emango du bisiguei buruzko hitzaldia.

Azti ikerketa zentroko Guzman Diez biologoak bisiguei buruzko hitzaldia eskainiko du gaur, kultur etxean, 19:00etan. Espeziearen biologia, arrantzalekuak eta ugalketa izango ditu hizpide, baita banaketa geografikoa ere, eta arrantza tradizionalaren historia Bizkaiko Golkoan eta Euskal Herriko kostaldean.

Udalak iragarri duenez, grabatu egingo du hitzaldia, eta ondoren sarean jarriko du ikusgai. Hitzaldia gaztelaniaz izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide