Puntua eta kakorratza kalean egiteko nazioarteko eguna izango da aste honetan, eta horren aitzakian, kalera aterako dira bigarren urtez jarraian Ostargi elkarteko kideak. 11:30etik 12:30era eta 16:30etik aurrera jardungo dira, herriko plazan.
Ostargik antolatzen dituen joskintza eskolatan 25 lagun inguru ibiltzen dira gaur egun, eta guztiak aterako dira kalera. Arratsaldean, herriko gaztetxoak bat egingo dute ekimenarekin. Haiek ere astero jasotzen baitituzte eskolak Ostargin. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimenaren helburua da "haurrei joskintzako transmisioa ematea".