Dilista txapelketa 'internazionala'

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 9a, 13:30

Sei eltzetako dilistekin egin zuten Kaosa eta Dilistak eguneko bazkaria atzo Etxeluze gaztetxean, baina dilista txapelketako sukaldariak askotariko lekuetakoak ziren: Euskal Herriko lurralde askotakoak ez ezik, Kataluniakoak eta Espainiako hainbat tokitakoak ere bai; Salamanca, Zamora eta Errioxa, besteak beste.

Etxeluze gaztetxeak urtero antolatzen du Kaosa eta Dilistak eguna bere urtemuga ospatzeko ekitaldien barruan, eta atzo eguerdian hasi zuten eguna, dilista txapelketarekin. Sei talde animatu ziren parte hartzera eta txapelketa benetan internazionala atera zitzaien.

Izan ere, sei eltzetako dilistak prestatzeko baziren gaztetxe kanpoan gipuzkoarrez eta gainerako euskal lurralde gehienetako ordezkariez gain –arabarrak, bizkaitarrak eta nafarrak – kataluniarrak eta espainiarrak ere –Salamanca, Zamora eta Errioxakoak–.

Elkarrekin bazkaldu, eta festak arratsalde-iluntzean jarraitu zuen, aurrena Jony Txintxes eta Billy Ladillaren musikarekin, gero jokoekin, eta azkenik kontzertu mordoarekin: Kogio con pinsa, Global Horror, Zaborra, Mate, Ventilador, DJ Isa.Tupa, Banda des Femer, Phosphore, Itzala, Difuntos Telaranas eta Kiratxa igo ziren oholtzara, izan ere.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide