Gaur emango du Jesus Cisnerosek errioaren inguruko hitzaldia

Andrea Zipitria 2024ko eka. 6a, 09:00

Jesus Cisneros Ozeanografia Fisikoan doktoreak, hitzaldia emango du gaur arratsaldean, Arraunetxean. Oria ibaiko uren dinamikak izango ditu hizpide.

Ozeanografia Fisikoan doktorea den Jesus Cisneros Agirrek hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Arraunetxean. Oria ibaiaren funtzionamendua gobernatzen duten prozesuaren inguruan hitz egingo du, hain zuzen ere, ur kontinentalaren eta itsasoko uraren sarrera izango du mintzagai.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide