Nerabeen sexualitatea mintzagai izango duen hitzaldia izango da bihar gurasoentzat

Andrea Zipitria 2024ko eka. 5a, 13:00

Libe Osa.

Nerabeen sexualitatearekin zer?  hitzaldia emango du Libe Osa sexologoak, bihar, Saregilen. Aurrez izena eman beharko da bertaratu ahal izateko.

LGTBIQ+ Zikloaren baitan, Nerabeen sexualitatearekin zer?  hitzaldia izango da, bihar, ostegunarekin, Saregilen. Libe Osa sexologoak zuzenduko du hitzordua, eta helburu du "nerabeen sexualitatea ulertzen saiatzea, eta guraso bezala hori akonpainatzeko izan ditzakegun aukerak ikustea". Hala, "nerabeen sexualitatearen eta erotikaren garapenean bidelagun izateko ideiak eta hausnarketak konpartituko ditugu". 

18:30ean jarri dute hitzordua, aipatu bezala, Saregilen izango da. Bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide