Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritzak azaldu duenez, "arrakastatsua" izan da aurtengo Garagardo Azoka, eta adierazi du ekitaldiak "urtez urte geroz eta ospe handiagoa" duela. Horregatik guztiagatik, eskerrak eman nahi izan dizkie herriko plazara jan-edanera bertaratu ziren herritarrei, eta baita hiru egunez "etenik gabe lanean" jardun ziren boluntarioei ere. Horien artean nabarmendu ditu "Ander Atorrasagastiren ondoan festa antolatzen aritu diren Ibon, Zigor, Iosu, Lino eta Txutxi". Horrez gain, Zipri Oinordekoak enpresari eskerrak eman dizkio baliabid"eekin laguntzeagatik". "Zuek gabe ezingo genuke horrelako festa bat aurrera arrakastaz atera", borobildu du.