Izen-ematea zabalik dago Musik Apest bertsio gauerako

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 3a, 08:39

Aurreko urte bateko bertsio gaueko partaide batzuk Etxeluzeko oholtza gainean.

Ekainaren 21ean ospatuko dute musika saio berezia Etxeluze gaztetxean, eta parte hartu nahi dutenek ekainaren 17a baino lehen eman beharko dute izena.

Beste urte batez, Musik Apest bertsio gauaz gozatzeko aukera izango dute laster oriotarrek Etxeluze gaztetxean. Negu partean egin izan den musika saio berezia udaren hasierara pasatu dute aurtengoan, eta hala, ekainaren 21ean izango da, ostiralez, 22:00etatik aurrera.

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 17ra arte; oholtzara igotzera animatzen diren herritarrek oriokogaztetxea@gmail.com korreo elektronikora bidali beharko dute mezua, zehaztuz zenbat taldekide izango diren eta zer instrumentu erabiliko dituzten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide