Gipuzkoako bandera garesti egon da aurten

Aritz Mutiozabal 2024ko eka. 2a, 16:30

Gipuzkoako Traineru Txapelketako estropadetako bat (Guka)

Orioko emakumezkoen trainerua laugarren sailkatu da Arraun Lagunakek irabazi duen Gipuzkoako Traineru Txapelketan. Gizonezkoak, berriz, bosgarren bukatu dute; Hondarribia izan da garaile etxean. Beteranoen mailan, berriz, Orioko Badok 13 taldea izan da.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa izan dute jokoan gaurkoan Hondarribiko uretan, beteranoen, emakumeen eta gizonen kategorian. Orioko Badok 13 beteranoek gaindi, gainerakoek ez dute banderarik irabazi. Hala eta guztiz ere, Getariako gizonezkoen lana goratu behar da, Hondarribia txapeldunaren atzetik sailkatu delako Donostiarrarekin lehia bizian.

Gainerakoan, gozotik baino gazitik gehiago izan du gaurko estropadak eskualdeko traineruentzat. Oriok hirugarren txandan arraunean egin badu ere, bosgarren bukatu du San Juanen atzetik. Zumaiak ez du lan txarrik egin, baina zazpigarrena izan da, eta Zarautzek bere txanda irabazi badu ere, bederatzigarren sailkatu da, Hibaikaren aurretik.

Emakumeetan, hirugarren txandan aritu direnen lauen artean banatu dituzte lehen postuak: Arraun Lagunak izan da garaile, eta 10 segundora heldu dira orpoz orpo Tolosaldea lehenik eta Donostiarra ondoren; Orio izan da laugarrena. Zumaiak arraunketa ona egin du, eta 5 segundo soilik galdu ditu Oriorengandik, bosgarren postua lortuta. Zarauzko neskak Hibaikarekin izan dute lehia, baina azkenean Errenteriako taldea aurrea hartu dio poparean,  eta ondorioz Enbata bederatzigarren izan da.

Beteranoetan, Badok 13 (10:56.97) traineruarentzat izan da garaipena, Fortuna (11:06.18) izan da bigarren, Illunbe (11:10.47) hirugarren eta Zumaia (11:18.31) lagurren.

GIZONEZKOEN SAILKAPENA

  1. Hondarribia: 20:53.74
  2. Getaria: 21:03.44
  3. Donostiarra: 21:03.75
  4. San Juan: 21:08.07
  5.  Orio: 21:19.79.
  6. San Pedro: 21:44.80
  7. Zumaia: 21:50.90
  8. Lapurdi: 22:01.61.
  9. Zarautz: 22:14.17
  10. Hibaika: 23:57.90

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA

  1. Arraun Lagunak: 11:16:08
  2. Tolosaldea: 11:25:40
  3. Donostiarra: 11:27:12
  4. Orio: 11:30:36
  5. Zumaia: 11:35:37
  6. Hondarribia: 11:37:46
  7. San Juan: 11:55:44
  8. Hibaika: 11:58:69
  9. Zarautz: 12:01:71
  10. Hernani: 12:14:83

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide