Ligei ekin aurretik, Gipuzkoko eta, sailkapena lortuz gero, Euskadiko txapelketak jokatuko ditu Oriok. Bihar goizez jokatuko da Hondarribiko uretan Gipuzkoako traineru txapelketak. Beteranoen, emakumeen eta gizonen txapelketak izango dira igandean jokoan.
10:30ean hasiko dituzte estropadak, beteranoen txapelketarekin. Badok 13k hartuko du parte bertan. Aurkari izango ditu Zumaia, Fortuna eta Illunbe.
Ondoren, emakumeen txanda izango da. Izena eman duten hamar ontziak hiru txandatan banatu dituzte. Hernani eta San Juan arituko dira lehenengoan; Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta Zarautz bigarrengoan; eta Donostia Arraun Lagunak, Orio, Donostiarra eta Tolosaldea hirugarrengoan.
Amaitzeko, gizonen txapelketa jokatuko dute. Hemen ere hamar traineruk eman dute izena. Lehen txandan Zarautz eta Hibaika izango dira lehian; San Pedro, Lapurdi, San Juan eta Zumaia bigarrengoan; eta Hondarribia, Donostiarra, Orio eta Getaria hirugarrengoan.