Udako TAO zerbitzua bihartik aurrrera martxan izango da

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mai. 31a, 15:00

Orioko TAO zerbitzuko ordainleku bat.

Kostako herri denetan izango da indarrean asteburu honetan TAO zerbitzua. Orioren kasuan, egonaldi luzeko eremuei eragingo die.

Asteburu honetan Oriora bertaratzeko asmoa duten bisitariek ordaindu egin beharko dute ibilgailuak TAO guneetan uzteagatik. Bihar sartuko da indarrean udako zerbitzua.

Irailaren 15era arte iraungo du udako zerbitzuak, eta egonaldi luzeko eremuei eragingo die; hondartza inguruko aparkalekuei, adibidez. Dena den, egoiliarrak ez direnek Aste Santutik astebururo ordaindu behar izaten dute ibilgailua zonalde horretan uzteagatik. Errotazio handiko eta egonaldi laburreko guneetan ez dute aldaketarik antzemango, urte osoan dagoelako martxan TAO zerbitzua horietan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide