Orioko Udalaren maiatzeko ohiko udalbatzarra, osorik ikusgai

Guka Telebista 2024ko mai. 31a, 14:00

Orioko Udalak ikusgai jarri du, atzo, udaleko bilkura areto nagusian egin zuten maiatzeko ohiko udalbatzarra. Guztira, bederatzi puntuz aritu ziren udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako kideek.

Orioko Udalak maiatzeko udalbatzarra egin zuen atzo. Bederatzi puntuko gai zerrenda jorratu zuten udal ordezkariek. Horien artean, Euskaraz Hobeto! Orioko Udalaren erabilera-plana 2024-2027 eta Musika Eskola publikoaren 2024-2025 ikasturteko musika-irakaskuntzaren tarifak izan zituzten aztergai.

Honako hau izan zen Orioko Udalaren maiatzeko udalbatzarraren gai zerrenda:

1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2024ko apirilaren 25eko ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.

2. 2024ko lehenengo hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea.

3. 2024ko udal-aurrekontuaren lehenengo hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

4. Onartzea, egoki bada, Orioko Musika Eskola publikoaren 2024-2025 ikasturteko musika-irakaskuntzaren tarifak.

5. Lehen onarpena ematea, egoki bada, izaera urbanoko lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari.

6. Onartzea, egoki bada, Orioko etxez etxeko zaintza-zerbitzuaren kontratuaren prezioaren berrikuspena.

7. Onartzea, egoki bada, 2025eko herriko jaia.

8. Onartzea, egoki bada, “Euskaraz hobeto! Orioko Udalaren erabilera-plana 2024-2027”.

9. Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide