Astearte eta ostegunetan egingo dituzte Sorgin Dantzako entseguak

Andrea Zipitria

85 haurrek eman dute izena momentuz, baina datozen entseguetan gehiago elkartzea espero dute.

Harribil dantza taldea Sorgin Dantza prestatzen hasia da. Ohi bezala, San Joan Bezperan egingo dute, eta azaldu dute sorgin txikien entseguak asteartetan eta ostegunetan egingo dituztela, kosta tailerrean, 19:00etan. Dena dela, haurrak ohitu daitezen plazoletara ere aterako dira noizbehinka. Momentuz, 85 haurrek eman dute izena, baina datozen entseguetan gehiago elkartzea espero dute. 

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide