Birziklatuz sortu izenburupean, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailerra antolatu du Ostargi elkarteak. Amaia Zinkunegik zuzenduko du, eta "material ezberdinak berrerabiliz, hainbat lan egiten ikasiko dute gaztetxoek".
Bost eguneko tailerra izango da; ekainaren 24tik 28ra bitartean, egunero, bi orduz. Interesa dutenek bihar dute izena emateko azken egna, 687 29 39 34 telefono zenbakira deituta edo amattipe@gmail.com helbidera mezu bat idatzita. Inskripzioa 45 euro kostako da.