Orioko kultur eragileen bigarren topaketa antolatu du udalak

Andrea Zipitria

Orioko Udala herriko kulturaren plan estrategikoa egiten ari da urte hasieratik. Orain, diagnosi faseari amaiera emateko, Orioko kultur eragileen bigarren topaketa egingo da ekainaren 8an, larunbatarekin. Eragile edo talde bakoitzeko bi edo hiru lagun etortzeko eskaera egin du udalak. Izena eman beharko da aurrez.

Orioko Udala herriko kulturaren plan estrategikoa sortzen ari da urte hasieratik, Elhuyar Fundazioaren aholkularitzarekin elkarlanean. Bada orain, diagnosi faseari amaiera emateko, Orioko kultur eragileen II. topaketa antolatu dute ekainaren 8an, larunbatarekin, 10:00etan, KTA kultur tailerrean.

Ekainaren 8ko saioaren asmoa izango da, "lan-lerro bakoitzaren helburuak, ekintzak eta proposamenak zehaztea". Horretarako, eragile edo talde bakoitzetik bi edo hiru lagun etortzeko eskaera egin du udalak.

Saioan parte hartzeko asmoa duten eragileek, kultura@orio.eus helbidera mezu bat bidali beharko dute, parte hartuko duten kideen izen-abizenak emanaz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide