Jokin Bellidok Donostiako Binternightrun lasterketa irabazi du

Andrea Zipitria

Jokin Bellido Binter night run probaren helmugan. (Utzitakoa)

Asteburuan jokatu zen lasterketa lehen aldiz Donostian, eta bost kilometroko proba irabazi zuen oriotarrak.

Larunbat iluntzean, 20:45ean hasita, Binter night run lasterketa jokatu zen Donostian. Hiru distantziatako probak izan ziren, eta Jokin Bellido oriotarrak bost kilometrokoa irabazi egin zuen 15:53 denbora eginda.

Aurrenekoz jokatu zuten lasterketa hori Donostian, Etiopia Utopia fundazioaren alde. Modalitate guztiak kontuan hartuta, bi mila parte hartzaile baino gehiago izan zituen.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide