Mari Jose Iparragirrek eskulan eta margolanen erakusketa ireki berri du, Aritzaga kaleko 2. zenbakian. Ekainaren 16ra arte egongo da zabalik, ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:30era.
Herriko eraikin esanguratsuak bildu ditu erakusketan, bai gaur egunekoak, bai historikoak. Tartean dira, esaterako, kofradia zaharra, Leunda zinemaren eraikina, udaletxe zaharra edota Kutixi kafetegiaren maketa.