Denboraldiko hirugarren bandera lortu du Badok13k Sestaon

Andrea Zipitria 2024ko mai. 28a, 13:00

Badok 13 taldea, banderarekin Sestaon. (IƱaki Suarez)

Pasa den igandean Sestaon jokatu zuten estropada oriotar beteranoen bi ontziek. Badok13ko A ontziak ligako hirugarren garaipena lortu zuen, eta sailkapen orokorreko lehen postuan jarraitzen du. B ontziak ere lehenengo postuan amaitu zuen estropada, gonbidatuen artean. Datorren asteburuan, Erandioko uretan izango dira.

Orioko beteranoak Sestaon izan ziren pasa den igandean Zipr ligako laugarren estropada jokatzen, eta hirugarren garaipena lortu zuen, Getxo eta Mundakaren aurretik. Estropada lau luzetara jokatu zen, eta 3400 metroko luzera egin zuten oriotarrek, 12:58,46 denboran. Badok13k sailkapen orokorreko lehen postuan jarraitzen du aldeak handituz, bigarren den Zumaia sei puntutara baitago.

Badok 13ko B traineruak ere hartu zuen parte estropadan, gonbidatuen artean egin zuen. Bada, lehenengo postuan amaitu zuen baita ere.

Datorren astean, Erandioko uretan izango dira Orioko beteranoen bi ontziak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide