San Joan bezperarako sorgin-dantzan parte hartu nahi duenak ostegunean eman beharko du izena

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mai. 27a, 13:00

Sorgin txikiek kalejira egingo dute San Joan bezperan herrian barrena, eta guztia ondo atera dadin, entseguak egingo dituzte aurrez Harribilek antolatuta. Horretarako, izena eman beharko da, ostegun honetan kosta tailerrean. Parte hartzeko interesa duten LH2 eta DBH4 bitarteko gaztetxoei egin diete deia.

San Joan bezperan, iluntzean, sorgin txikiek zeharkatuko dute herria kalejiran eta, ondoren, dantza egingo dute suaren bueltan. Guztia ondo atera dadin, ordea, entseguak antolatu ditu Harribil dantza taldeak. Parte hartu nahi dutenek, ostegun honetan azaldu beharko dute kosta tailerrera, 18:00etan.

LH2 eta DBH4 bitarteko ikasleek izango dute aukera parte hartzeko. Entseguak, berriz, datorren ostegunetik aurrera egingo dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide