Gaur arratsaldean izango da eskola kirolaren eredua aztertzeko aurreneko bilera irekia

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 27a, 09:22

Eskola kirolaren barruan egiten den hondartza futboleko partida bat.

Orioko Udalak gaia aztertzeko parte hartze prozesua zabaldu du kirol arloko eragileekin batera. Aurreneko bilera joan den astean ziren egitekoak, baina atzeratu egin behar izan zuten, eta gaur egingo da.

Orioko Udalak hiru bilera ireki antolatu ditu "eskola kirola eraldatzeko proposamenak" kirol arloko herriko eragileekin batera aztertzeko. Aurreneko saioa gaur izango da, joan den astekoa bertan behera utzi behar izan baitzuten. Bilera 18:00etatik 20:00etara egingo dute, Salatxo aretoan. Egungo egoera zein den eta ahulguneak eta indarguneak identifikatzea izango da aurreneko saioko egitekoa.

Bigarren bilera ekainaren 10ean, astelehena, egingo dute toki eta ordu berean, eta saio horren helburua izango da etorkizuneko eskola kirol ereduari buruz gogoeta egitea.

Hirugarren bilera noiz izango den aurrerago jakinaraziko dute.

Bilera ireki horiek OinHerri Herri Hezitzaileak elkarteak koordinatuko dituela jakinarazi du udalak. "Asmoa da hemendik ikasturtea bukatu bitartean egitea hiru bilera horiek, gaia landu eta aurrerabide bat planteatzeko. Parte hartzera gonbidatuta daude eskola kirolaren inguruan mugitzen diren herriko eragile guztiak: kirol elkarteak, monitoreak, gurasoak…", gaineratu du. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide