Orio Eragineko Zudugarai kadeteen taldea Espainiako Txapelketako C sektoreko finalera iritsi da, asteburuan Karelan jokatzen ari diren txapelketako bi partidak irabazi ondoren. Atzo arratsaldean lortu zuten bigarren garaipena oriotarrek, Montequinto Dos Hermanas taldeari 25-20 irabazita. Partida oso estua izan zen, baina etxekoek ez zuten amore eman eta azken minutuetan dena eman zuten partida irabazteko.
Argazkietan ikus daitekeenez, zale asko gerturatu zen etxeko taldea animatzera, eta globo horiak, bonboaren hotsa eta abestiak ere ez ziren falta izan.
Finala gaur Leganes taldearen kontra jokatuko dute, 13:15ean hasita. Orain hirugarren eta bigarren postuak erabakitzeko partidak daude lehian kiroldegian. Sari banaketa, berriz, 14:15ean izango da.
Finala irabazten duena Top 8-an sartuko da, zortzi sektore ari baitira jokatzen asteburu honetan Espainiako Txapelketan. Hala, gaurko irabazleekin egingo dute zortzi onenen arteko txapelketa.