Ertzaintzak gazte bat erreskatatu du gaur goizaldean Orioko erriotik

Julene Sorarrain

Ertzaintzako hiru agentek gazte bat erreskatatu dute egunsentian, Orioko erriora amildu ostean. Suspertzeko maniobrak burutu ostean, biktimak berriro arnastea lortu dute, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Gertakaria hirurak laurden gutxi inguruan gertatu da gaur goizaldean, Orioko Ibaiondo ibilbidean. Herritar batek Larrialdi Zerbitzuei deitu eta gazte bat itasadarrera erosi dela jakinarazi die. Jarraian, inguruan zeuden hainbat ertzain bertaratu dira. Hiru agentek uretara egin dute salto erreskatea egiteko, eta behin kanpora atera dutenean, ibaiaren zingira eremu batean bizkortze-maniobrak egin dizkiote biktimari, bihotz-biriketako geldialdian baitzegoen.

Gaztea egonkortu ondoren, lohituta egon dira suhiltzaileak iritsi arte, eta eskala batekin biktima eta agenteak arriskutik kanpo zegoen eremu batera igo dituzte. Jarraian, anbulantziak Donostia Ospitalera eraman du biktima.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide