Oriok hirugarren egin du Mutrikuko estropadan

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 25a, 13:49

Orio, ziaboga hartzeko lanetan gaur Mutrikun. (Joxemari Olasagasti)

Lehia estu-estua egon da aurreneko hiru traineruen artean, sei segundoren barruan helmugaratu baitira hirurak: Kaiarriba, Hondarribia eta Orio.

Gipuzkoako Txapelketa jokatu aurreko asteburuan, hau da, gaur, jokatu da Mutrikuko XXIII. Bandera, eta Orio Arraunketa Elkarteko mutilek estropada bikaina egin dute: hirugarren sailkatu dira Kaiarribaren eta Hondarribiaren atzetik. Sei segundoren barruan helmugaratu dira hiru ontzi horiek. 20:05,91 denbora egin du irabazleak, eta 20:11,04, Oriok.

Hamasei traineru uretaratu dira gaur Mutrikuko uretan. Binaka erlojuaren aurka aritu dira talde batzuk, eta hirunaka, berriz, beste batzuk. Oriotarrak Getaria eta Isuntzarekin aritu dira, eta beste taldean Zierbena, Hondarribia eta Donostia aritu dira.

Honakoak izan dira txandak eta sailkapena:

Oriotarrak, gaur eguerdian lehian. (Joxemari Olasagasti)

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide