Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa egiten ari dira Orion ere

Onintza Lete Arrieta

Atzo iluntzean, hiru boluntario, Orioko Eroskin. (Onintza Lete Arrieta)

Herriko zenbait saltokitan atzo hasi ziren bilketa egiten, eta gaur, larunbata, jarraituko du janari bilketak.

Orion ere Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa egiten ari dira egunotan. Atzo, ostirala, eta gaur, larunbata, ari dira boluntarioak bilketa egiten herriko zenbait saltokitan; esaterako, Eroskin.

Azaldu dutenez, honako produktuak jasoko dituzte: lekaleak, pasta, arroza, arrain kontserbak eta 5 eta 6 neurrietako pardelak. Erosketa txartelekin kolaboratzeko aukera ere egongo da. Diru hori zuzenean Gipuzkoako Elikagai Bankura joaten dela nabarmendu dute, eta edozein behar dagoenean erabiliko dutela ere gaineratu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide