Etxeluzek gaur gauean ospatuko du Reggae Gaua

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 25a, 11:00

Reggae disko bat.

Upyard Roots Reggae & Dub, Frontline Steppas Sound System, Makenrow eta Takin Ova Lova DJa igoko dira gaztetxeko oholtza gainera 22:00etan hasi eta goizaldera arte iraungo duen musika jaialdiaren barruan.

Etxeluze gaztetxeak Orioko Reggae Gaua antolatu du gaur gauerako. 22:00etan hasi eta 06:00 bitarte, zuzeneko musikaz gozateko aukera izango dute bertaratzen direnek. Honakoak igoko dira oholtza gainera: Upyard Roots Reggae & Dub, Frontline Steppas Sound System, Makenrow eta Takin Ova Lova DJa.

Jakinarazi dutenez, Upyard Roots Reggae & Dub taldearen estreinako kontzertua izango da Oriokoa.

Sarrerak salgai daude 10 euroan aurrez hartuz gero –bestela 12 euroan– eta hemen eros daitezke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide