Gasteizera irteera antolatu du Zaharren Babeslekuak ekainaren 13rako. Goizean, 9:00etan izango da irteera eta ohi bezala autobuseko plazak zozketaz erabakiko dira. Gasteizera iritsi eta katedrala bisitatuko dute bidaiariek bazkaltzeko ordura arte. Bazkaria, berriz, Portalon jatetxean egingo dute.
Txartelak erosteko aukera bakarra izango da, ekainaren 4an, hain zuzen. Arratsaldeko 16:30etik 18:00etara bitartean, egingo dute salmenta, Zaharren Babeslekuan. 40 euroko prezioa izango du txangoak.