Eskubaloiko kadeteak sektoreko Espainiako Txapelketa ari dira jokatzen egunotan Karelan

Onintza Lete Arrieta 2024ko maiatzaren 24a

Orio Eragineko jokalari batzuk, txapelketako kartelarekin. (Orio Eragin)

Atzo arratsaldean jokatu zituzten aurreneko partidak, eta igandean izango dituzte finalak, baita sari banaketa ekitaldia ere.

Atzo arratsaldean hasita, eskubaloiko kadete mailako C sektoreko Espainiako Txapelketa ari dira jokatzen Karela kiroldegian. Igandera arte, hainbat partida jokatuko dituzte sei taldek, tartean Orio Eragineko Zudugaraik. Atzo 18:00etan abiatu zen lehia Leganes eta Valladolid taldeen artean, eta 20:00etan atera ziren kantxara oriotarrak, Cangas taldeari aurre egiteko.

Gaur eta bihar ere bina partida izango dira, eta finalak igande goizean jokatuko dituzte. Sari banaketa 14:45ean egitea aurreikusi dute.

Orio Eragin taldea zuzenean ari da partidak ematen Youtuben duen bere kanalean.

Honakoak dira partidak eta ordutegiak:

Gaur, ostirala:

  • 18:00. BM Morvedre-BM Leganes
  • 20:00. Montequinto Dos Hermanas-Pablo Siero Cangas

Bihar, larunbata:

  • 16:30. Hand Vall Valladolid-BM Morvedre
  • 18:30. Zudugarai Orio-Montequinto Dos Hermanas

Etzi, igandea:

  • 09:45. Hirugarren postua erabakitzeko partida
  • 11:30. Bigarren postua erabakitzeko partida
  • 13:15. Irabazlea erabakitzeko partida
  • 14:45. Sari banaketa

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide