Udalak LGTBIQ+ banderak jarriko ditu ikusgai udal eraikin guztietan, ekainaren 28ra arte. Orain arte, udaletxean jartzen zuen bandera urtero, baina aurten udalak beste pauso bat eman nahi izan du eta Hezkuntza Mahaiarekin egindako lanketaren barruan, bere jabetzako eraikin guztietan jarriko ditu banderolak. Hala, aipatutako denbora tarte horretan ikusgai izango dira banderolak: musika-eskolan, kiroldegian, Arraunetxen, kultur etxean, KTA eraikinean, ludotekan, gaztelekuan…
LGTBIQ+ zikloa antolatu du lehen aldiz udalak, Saregilek eta Orioko hezkuntza-eragileek osatutako Hezkidetza Mahaiak. Zikloa maiatzaren 17an hasi zen, LGTBIQ+fobiaren kontrako egunean, eta ekainaren 28an bukatuko da, harrotasunaren egunean. Ekimen horren barruan kokatu du udalak banderolak jartzeko erabakia ere.