LGTBIQ+ film laburren emanaldia izango da gaur arratsaldean, Saregilen. Hain zuzen ere, Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zimena eta Arte Eszenikoen Jaialdiko ikus-entzunezkoak ikusteko aukera izango da. 18:00etan jarri dute hitzordua, eta sarrera jarri dute hiru euroan.
LGTBIQ+ zikloa antolatu du Hezkidetza Mahaiak. Pasa den astean ekin zieten ekintzei, LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunean, eta gaurkoa izango da bigarren ekimena.