Maiatzaren 31n eta ekainaren 7an, ostiralak biak, ateak irekiko ditu Danbolin Musika eta Dantza Eskolak, herritarrek eskola ezagutu dezaten.
Guztira, hiru bisita izango dira haurren adinaren arabera:
- Maiatzaren 31n, ostirala, 17:00etan: 2018an eta 2019an jaiotako haurren gurasoentzat.
- Maiatzaren 31n, ostirala, 18:00etan: 2017an edo aurretik jaiotakoentzat.
- Ekainaren 7an, ostirala, 17:00etan: 2020an jaiotakoentzat (gurasoak eta haurrak).
Bisita horietara azaltzerik ez duenak aukera dauka edozein kontsulta telefonoz egiteko 943 833 727 zenbakian edo idatziz danbolinme@gmail.com helbidera.
Bestalde, izango da aukera baita ere klaseak probatzekoa. Honakoa izango da eskaintza:
- 2018an jaiotako haurrak: ekainaren 10ean eta 12an, 16:50ean, Musika eta Dantza Eskolan.
- 2019an jaiotako haurrak: ekainaren 10ean, 16:50ean, Musika eta Dantza Eskolan.
Instrumentuko edo dantzako irakaslearekin saio praktiko batean parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, Danbolin Musika eta Dantza Eskolara deituta.