Sestaoko estropada irabazi du Badok13k

Andrea Zipitria

Badok 13 taldea, banderarekin Sestaon. (Utzitakoa)

Pasa den larunbatean Sestaon jokatu zuten Iberia IV. Bandera, eta Orioko Badok 13 taldeak lehen postuan amaitu zuen proba. 13:14,17 denbora behar izan zuten oriotarrek estropada egiteko.

Orioko beteranoak Sestaon izan ziren pasa den larunbatean, IV. Bandera jokatzen, eta etxera ekarri zuten denboraldiko bigarren bandera. 13:14,17 denbora eginda lehenak izan ziren helmugaratzen. Haien atzetik egin zuen Zumaiak, 6,78 segundora bukatu zuen estropada, eta hirugarren izan zen Pontejos 14,66 segundoko aldearekin.

Gonbidatuen txandan hartu zuen parte Badok 13ko bigarren ontziak, eta hirugarren postuan amaitu zuen estropada 00:25,85 denborarekin. Aurretik izan zituen Zumaia B ontzia (14:06,13), eta Illumbe (13:44,78).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide