Udal eraikinetarako eta kanpinerako garbitzaileen lan-poltsaren behin-behineko zerrenda ikusgai dago

Andrea Zipitria

Udal-eraikinetarako eta kanpinerako garbitzaileen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du udalak. Guztira, 80 eskaera jaso dira eta ikusgai dago dagoeneko, behin-behineko zerrenda.

Udal-eraikinetarako eta kanpinerako garbitzaileen lan-poltsa osatzeko deialdia egin zuen maiatzaren 2an udalak, eta hautagaiek hilaren 16ra arte izan dute eskaera egiteko aukera. Bada, behin-behineko zerrenda kaleratu du udalak. Guztira, 80 eskaera inguru jaso dira.

Interesdunek hamar laneguneko epea –ekainaren 3ra arte– izango dute erreklamazioak egiteko epaimahaiaren proposamenari eta agiri osagarriak aurkezteko.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide