Gaurtik hasita, arrauna probatzeko aukera edukiko dute 2014an ala lehenago jaiotako neska-mutilek

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 22a, 08:00

Artxiboko irudian, OAEko arraunlari gazte batzuk.

Ekainaren 28ra arte, ate irekiak izango dituzte Orio Arraunketa Elkartean astean bitan, asteazkenetan eta ostiraletan.

Urtero bezala, ate irekiak prestatu ditu Orio Arraunketa Elkarteak herriko gaztetxoentzat. 2014an edo lehenago jaio eta arrauna probatu nahi dutenek, gaur hasi eta ekainaren 28ra arte edukiko dute horretarako aukera Arraunetxen, asteazken eta ostiral arratsaldeetan, 17:00etatik 18:15era.

Entrenamenduetan parte hartu nahi dutenentzat baldintza bakarra jarri dute: arropa egokia eramatea. Informazio gehiago nahi duenak, berriz, 678 13 68 62 zenbakira deitu dezake eta Ekainengatik galdetu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide