"Egun dotorea" igaro dute Zaharren Babeslekukoek Santoñan

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 20a, 09:00

Orioko erretiratu kuadrilla, osteguneko txangoan. (Zaharren Babeslekua)

Ostegunean egin zuten egunpasa Kantabria aldera 42 oriotarrek, "eguraldi zoragarriarekin".

Zaharren Babeslekukoek joan den astean egin dute azken txangoa; ostegunean, hilak 16, Santoñan (Kantabria, Espainia) izan ziren eguna pasatzen, eta 21:00 arte ez ziren etxeratu.

Bidean eta bazkaritan euria egin bazien ere, kalean ibili ziren guztietan "eguraldi zoragarria" egin ziela azaldu dute, eta "oso gustura" ibili zirela txangoan parte hartu zuten 42 oriotarrak.

"Egun dotorea" izan zuten: Berriako jatetxe batean bapo bazkaldu, eta ondoren Laredon egin zuten bueltatxoa.

Ekainerako beste irteera bat prestatu dutela aurreratu dute Orioko jubilatu elkartekoek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide