Ekainaren 7tik 9ra jokatuko dute Open Euskadi Hondartzako Eskubaloi Txapelketa

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 20a, 09:00

Antilla hondartzan, Open Euskadiko Txapelketako partida bat.

Kadete, jubenil eta senior mailetako taldeak ariko dira lehian Antilla hondartzan, eta izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 30era arte, Orio Eragin eskubaloi klubak jakinarazi duenez.

Orio Eragin eskubaloi klubak jakinarazi du aurten noiz jokatuko den Open Euskadi Hondartzako Eskubaloi Txapelketa: ekainaren 7tik 9ra izango da, ostiraletik igandera, Antilla hondartzan.

Kadete, jubenil eta senior mailetako taldeak ariko dira lehian Antilla hondartzan, eta izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 30era arte. Izen ematea onartua izateko, talde bakoitzak 130 euroko inskripzioa ordaindu beharko du, baita beste zenbait datu eman ere. Hemen eman daiteke izena, eta informazioa ere bertan dago. 

Iaz ere ekain hasieran jokatu zuten txapelketa: 60 talde inguru elkartu ziren eta 150 partida jokatu zituzten bi egunetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide