Haurrei pardelak aldatzeko mahaia jarri dute Kultur Etxean

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 20a, 08:20

Pardelak aldatzeko mahaia dagoela adierazten duen kartela Kultur Etxean, ezinduen komunetik gertu. (Onintza Lete Arrieta)

Duela egun batzuk kartelak jarri zituen udalak eraikineko hainbat hormatan haurrentzako zerbitzu horren berri emanez.

Orioko Kultur Etxean haurrei pardelak aldatzeko gunea dago, eta hala jakinarazi du udalak orain egun batzuk eraikinean jarritako karteletan.

Pardelak aurreneko solairuan alda daitezke, ezinduentzako egokitutako komunean. Hormara itsatsitako plastikozko mahaitxoa jarri dute horretarako, eta zerbitzua erabilgarri dago.

Haurrei pardela aldatzeko mahaia, lehenengo solairuko ezinduentzako komunean. (O.L.A.)

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide