Euria goian behean jokatu dute Talai Mendi Traila

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mai. 19a, 10:15

211 korrikalarik osatu dute ibilbidea eta gustura aritu dira denak, baita azken sailkatuak ere, zeinak garaikurra eta datorren urterako dortsala jaso duten.

Goitik behera bustita amaitu zuten atzo Talai Mendi Trail lasterketa 14 kilometroko ibilbidea zuten 211 lagunek. Askok lokaztuta ere bai. Nolanahi ere, guztiek hartu zuten gozatua. Horixe ondorioztatu daiteke, behintzat, helmugara iritsitakoan guztiek erakutsi zituzten irribarre aurpegiak ikusita.

Lasterketa hasi bezain pronto hasi zen euria, eta baita gogotik egin ere, mardula izan baitzen zaparrada. Lehenengo korrikalaria helmuga iristen ari zela atertu zuen, Ibai Makazaga oriotarra, hain zuzen ere. Gerora ez zuen gehiago bota. Ez Laiene Arrospide lehenengoa emakumea iritsi zenean, ez Jon Makazaga zortzi kiloko urdaiazpikoarekin iritsi zenean eta ez Onintza Zubeldia eta Igor Martinez de Lezea azken sailkatuak iritsi zirenean ere. Tolosarrak biak, haiek ere izan zuten sari berezirik. 10 kilotik gorako pisua duen garaikurra eta datorren urteko lasterketarako dortsala oparitu zieten antolatzaileek. Hori bai, garaikurra itzuli egin beharko dute V. Talai Mendi Trailerako

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide