Eguzkipean eta giro ederrean egin dute lasterka dozenaka haurrek

Maria Maya Manterola 2024ko mai. 18a, 18:30

Zaraguetaren inguruetan egin dute korri HH 2tik LH 6ra bitarteko dozenaka haurrek. Txikienak izan dira goiztiarrenak, eta adinean aurrera egin ahala, distantzia luzeagotako lasterketak jokatu dira. Hamaiketakoa eta dominak izan dituzte gero opari.

Udaberri betean ohi denez, Orioko Kros Txikia jokatu da gaur, larunbatarekin. XIII. edizioa izan da aurtengoa, eta aurreko urteetan egin bezala, goizean goiz herritarrez bete dira Zaragueta inguruak.

Dortsalak jaso, beroketa ariketak egin, eta korri egiteari ekin diote. HH 2 eta 4 mailakoek 100 metroko lasterketa egin dute; 150 metrokoa HH 3 eta 4 mailakoek; LH 1 eta 2koek 300 metro osatu dituzte; LH 3  eta 4koek 600 metro; eta, azkenik, kilometro bateko lasterketa egin dute LH 5 eta 6 mailakoek.

Lasterketak amaitu bezain pronto, hamaiketakoa eskaini diete Zaraguetako patioan bertan, eta dominak ere jaso dituzte etxeko txikienek, oroigarri gisa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide