Ostargiko hamasei kide, Almonteko Rocioko erromerian

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 19a, 09:00

Hamasei lagun joan dira Huelvara Ostargirekin. Jantziak ikasturtean zehar egin dituzte. (Ostargi)

Duela urtebete sortu zen proiektua, eta aurtengo ikasturtean erromeriarako arropak eta osagarriak josten eta prestatzen aritu dira. Ostargi elkartearen bandera hori eta guzti joan dira Huelvara (Andaluzia, Espainia).

Almonteko (Huelva, Espainia) Rocioko Amabirjinaren erromerian dabiltza egunotan Ostargi elkarteko hamasei kide. Handik hedabide honi azaldu diotenez, orain dela urtebete sortutako proiektua da, eta ikasturtean zehar egin dituzte erromerirako arropak eta osagarriak.

"Nongoak garen dudarik ez izateko, bandera eta guzti joan gara", kontatu dute. Ostargiren bandera horia jarri diote zaldi karroari.

Asteartean dira bueltatzekoak Oriora, eta makina bat kontu ekarriko dute handik.

Ostargikoak, Almonten, zaldi-karro eta guzti. (Ostargi)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide