Ekitaldi askoko eguna izango da biharkoa, eta horietako batzuek eragina izango dute ibilgailuen zirkulazioan, Orioko Udalak jakitera eman duenez.
Batetik, goizean Zaragueta Herri Eskolaren Kros Txikia izango da Abaromendin. Horrek ez du eraginik izango zirkulazioan, baina bizilagunen garajeetako sarrera-irteerak mugatuko ditu, 10:00etatik 12:30era. Abaromendi 1-24 atarien artean, gainera, aparkaleku publikoak libre utzi beharko dira, lasterketarako lekua egon dadin.
Bestetik, arratsaldean, Talai Mendi Trail mendi lasterketa hasiko da arranplako plazoletatik, 17:00etan. Ondorioz, herriguneko trafikoa itxita egongo da, eta ibilgailuek Txanka-Hondartzatik irten beharko dute 17:00-19:30 artean.