Futbol denboraldia amaitzear da, eta Orioko Futbol Taldeko ekipo nagusiek gaur bertan jokatuko dituzte ligako azken norgehiagokak. Emakumezkoen taldea izango da partida jokatzen lehena. 10:30ean dauka kopako hitzordua, Urnietan.
Gizonezkoek, berriz, Mendibeltzen bertan jokatuko dute azken lehia, 16:30ean hasita. Gorengo mailan dago taldea, eta azken partidaren faltan, laugarrena da sailkapen nagusian, 47 punturekin. Vasconia da lider 52 punturekin, eta bigarren Ostadar, 51 punturekin. Hain zuzen, bigarren talde horren kontra lehiatuko dira oriotarrak gaur arratsaldean.
Bihar, berriz, kopako finala jokatuko dute infantil handiek Zarautzen. Zumaiakoren kontra ariko dira mutilak Astin, 12:30ean.