Orioko Bate Bizkorrak (OBB) sofbol taldeak etxean jokatuko du asteburu honetako jardunaldia; Ohorezko Mailako Softbol Liga Nazionaleko hamaikagarren jardunaldia izango da. Valentziako Fenix taldearen aurka jokatuko ditu bihar bi norgehiagokak, Mendibeltzen, 12:30etik aurrera.
Pasa den asteburuari dagokionean, OBB Bartzelonan izan zen, Viladecansen aurka jokatzeko. Bada, bi norgehiagoketatik bat irabazi eta bestea galdu zuten oriotarrek. Lehen partidan "hasieratik" izan zuten markagailua aldeko oriotarrek. "OBBeko jaurtitzaile irekitzaileak hit bakarra eman zuen hiru sarreratan, baina horrek ez zien katalanei markagailua irekitzen utzi, eta oriotarrak aurretik jarri zituen 9 lasterketatako aldearekin; Estibaliz Alvarezen bateari emandako txanda onei esker, besteak beste", azaldu dute taldekoek. "Laugarren inning-a itxiz, bi partida on eta aurkariaren akats baten ondoren, Viladecans taldeari bere aldeko bi lasterketa irabazteko aukera eman zion". Hala ere, 2-12 bukatu zen partida; oriotarren alde.
Bigarren partida "ezberdina" izan zen guztiz. "OBBk markagailua ireki zuen bost lasterketa saskiratuz lehen bi sarreretan, baina etxeko taldea ez zen atzean geratu, eta hauek txanda on batzuen ondoren eta euskaldunen bi akats aprobetxatuz lau lasterketa
irabazi zituzten". Horrela, tanto bateko diferentziarekin 6-7 emaitzarekin galdu zuen OBBk.