Orio Arraunketa Elkarteak ohiko batzar nagusia egingo du bihar

Onintza Lete Arrieta

Orio Arraunketa Elkartearen zuzendaritza berriko kideak, artxiboko irudian. (Arnaitz Rubio Aprea)

Arraunetxen izango da batzar nagusia, eta sei puntuko zerrenda aurkeztuko dute. Besteak beste, 2024ko aurrekontuaz hitz egingo dute, arraunketa emaitzak ere mahai gainean jarriko dituzte, baita zuzendaritza berriaren proiektua eta helburuak.

Ohiko batzar nagusia egingo du Orio Arraunketa Elkarteak bihar arratsaldean. Arraunetxean izango da hitzordua, 18:00etan aurreneko deialdia, eta 18:30ean, bigarren deialdia.

Sei puntu izango dituzte mintzagai:

  1. Azken batzarreko aktaren irakurketa.
  2. 2023 denboraldia. Arraunketako emaitzak.
  3. 2023ko balantzea.
  4. Zuzendaritza berria: proiektua eta helburuak.
  5. 2024ko aurrekontua.
  6. Galderak eta eskariak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide