Bertan behera geratu da gaur arratsaldean izatekoa zen eskola kirolari buruzko bilera

Andrea Zipitria

Eskola kirolaren barruan egiten den hondartza futboleko partida bat.

Gaia aztertzeko parte hartze prozesua jarri nahi du martxan udalak. Gaurko aurreikusita zegoen bilera, ordea, bertan behera geratu da. Udalak azaldu duenez, saioa bideratu behar zuen OinHerri elkarteko pertsona gaixotu egin da.

Bertan behera geratau da gaurko aurreikusita zegoen eskola kirolaren inguruko bilera. Udalak zehaztu duenez, saioa bideratu behar zuen OinHerri elkarteko pertsona gaixotu egin da. Horregatik, lehen bilera maiatzaren 27an egingo da.

Orioko Udalak, eskola kirola gaia aztertzeko parte hartze prozesua abiatuko du kirol arloko herriko eragileekin batera. Horretarako hiru bilera ireki antolatu ditu, eta aurreneko saioa gaur zen izatekoa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide